24 jul. 2011

BANKU INTERNAZIONALEK ZOR PUBLIKOARI ETA HERRIALDE EUROPEAR PERIFERIKOEI ERAGINDAKO ERASOARI BURUZKO SALAKETA


Zor publikoaren espekulazioari buruz, Espainiar estatu eta Europar Batasuneko politiko eta ekonomilariei zuzenduriko proposamen gutuna da hau.


16 banku internazionalek (horietako 8 europearrak) Grezia, Protugal, Irlanda, Espainia eta Italiaren aurkako eraso espekulatiboak aurrera eramaten ari dira zor publikoaren aurka.


Inbertsio barku hauek %90ean kontrolatzen dituzte arrisku handiko fondoak, “hedge funds” ere deituak, eta baita CDSak (Credit Deafult Swaps) ere, zorra ez ordaitzea sahiesteko izaeraspekulatiboko aseguruak. Honako hauek iruzurrezko ekintzetan parte hartzen dute lehen aipaturiko herrialdeen kaltetan.

Informazio pribilegiatuan hasten da espekulazioa eta, horrekin batera, banku  hauen arteko koordinazioan. Herrialde pobreenek duten berebiziko zorra saltzeko eramaten da aurrera koordinazio hau, aldi berean horien arriskua handituz. Hala ere, aurretiazko lana egin zuten Kalifikazio Agentziek (Moody's, Standard & Poors y Fitch) kalifikazioak jeitsiz eta artifizialki interes motak igoz. Honen ondorioz, aseguruen merkatua (CDS) eraldatu dute. Ekintza guzti hauek maiatzaren 2010ean hasi ziren, Greziaren lehenengo erreskatea aurrera eraman zen momentuan, eta, geroztik, Irlandan (2010eko urria) eta Portugalen (2011ko maiatza)  arriskuak gora egin du Greziari bigarren erreskatea egiteko eztabaida hasi den arte. Duela gutxi onartu da eta benetako arazoa konpontzen ez duen enplastu bat besterik izango ez dena.

Azpimarratzekoa da nola neurrigabeko prima arriskua balore historikoetara iristen ari den: Espainiak ordaintzen dituen interesak uztailean %6ra iritsi dira,  Alemaniak %1,5a ordaintzen duen bitartean. Portugal eta Irlandaren kasuan %10-11ra igo da interesa eta Grezian %15era. Banku lapur hauek %20a irabazten ari dira azken bi hilabeteetan euren negozio mafiosoari esker.


Gehiegizko interesen ordainketak 2010an 20.000 milioi eurotara iritsi zen eta aurten, espekulazioari esker, milaka milioietan handitu daiteke. Diru hau estatuek, gizartearentzat den gastu sozialetik hartzen dute, osasunetik, langabeziatik, pentsioetatik, hezkuntzatik edota inbertsio publikoetatik, adibidez eta, gainera herrialde hauen Defizit Publikoa handitzen du. Defizit hau Europar batasunak, FMI, BCE eta banku espekulatzaileek inposatutakoa da erreskate eta murrizketa gogor antisozialen bidez.


Beraz, 16 banku “errespetagarri” eta handi hauenak dira ekintza espekulatibo guzti horiek. Horietako 8 banku europearrak ditugu alemaniarra den Deutsche Bank, frantziako Societé Générale,  erresuma batuko HSBC eta 8 ipar-amerikarrak; Goldman Sachs, Bank of Amerika eta Citibank. Horiek guztiek, ekonomia eta herritarrak pobretzen ari dituzte, etekinak ateratzeko asmoz.


Espainiak 900 milioi gehi interesak ordaindu behar izan ditu 2010eko ekainetik urte bereko irailera espekulazio honen ondorioz, baina hau iceberg-aren muturra besterik ez da. BBVA bankuak interesentan 12.400 milioi zenbatu ditu lehengo urteari dagokionez eskalada espekulatibo honetan iraun ahal izateko. Espekuazio guzti hau azkenaldi honetan Italia eta Belgikan ere eragina izaten hasi da eta, ondorioz, jada euroaren esparruaren hiru laurden hartzen ditu. Bitartean, instituzio europearrak botere ekonomiko-finantziarioari aurre egin gabe jarraitzen du nahiz eta argi egon krisi ekonomikoaren eta herritarron egoera izugarriaren erruduna dela.

Benetako Demokrazia Orainetik nazionalki eta europan ere salaketa hau egiten hasi nahi dugu gobernu nazional eta autoritate komunitarioen aurrean honakoa exijituz:


  • Ekintza-delitu hauek geldiaraztea informazio pribilegiatuaren ondorioa delako. Interesen prezioak eraldatzen dituzte lehen aipaturiko herrialdeen berebiziko zorra eta prima arriskuaren egoera okertuz.
  • Ikerketa publiko eta ireki baten hastapena 16 banku espekulatiboei eta  haiekin lan egin duten kalifikazio agentziei. Delitu eta espekulazioen erantzukizuna dute eta honela horiek aurrera  eramandako ekintzak aztertu egingo lirateke. Ikerketa egiten den bitartean praktika hauek debekatzea berebiziko garrantzia edukiko  du.
  • Banku handien eta transakzio finantziarioen etekinentzat zerga bat ipintzea betiere etekin izugarri horiek birbanatzeko defizit publikoak garbituz.
  • Larrialdi  handienarekin, BCEri euro eremuko herrialdeen zor publikoak eskuratzea ahalbidetzea (eurbonoen bidez). Honela interesen menpe  dagoen merkatu espekulatibo eta zor publikoko arrisku primak sahiestuko lirateke. 
  • Behingoz debekatu aseguruen merkatu espekulatibo, opaku eta klandestinoa (cds). Banku Estatu Batuarrak dira hauek kontrolatzen dituztenak, krisia sortarazi dutenak eta honakoa zabaldu dutenak Estatu Batuetako zabor-hipoteken bidez 2007an. Gainera, azken urte honetan herrialde periferikoen zorrarekin espekulatzen ari dira.


Europar Batasunak honi buruz askorik egingo ez duela badakigunez, hiritar europearrak izan behar dugu mobilizazio masiboen bidez neurriak hartzera behartuko ditugunak islandiarren eredua jarraituz, horiek izan baiziren Islandiako espekulazioaren arduradunak salatzea eta zigortzea lortu zutenak. Internazionalki proposatu den Urriaren 15eko mobilizazioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. 


Bitartean, bidali ditzagun mezu elektronikoak egoeraren erantzukizuna ere baduten arduradun komunitarioei honako hitzekin:



Almunia, Olin Rhen, Durao Barroso, Trichet, Fernández Ordóñez, Rodriguez Zapatero jaunei eta ganbera europearreko talde parlamentarioen arduradunei:

Nire haserrea adierazi nahi dizut herrialde periferikoen berebiziko zorren aurkako eraso espekulatiboen ondorioz, Italian eta Belgikan jasaten ari direnak ere lehengo urtetik 16 inbertsio banku eta beste hainbat erakunde europear eta estatu batuarren eskutik. Ekintza espekulatibo horien ondorioz Euro herrialdeen krisi ekonomikoa larritzen ari da, defizit publikoak, langabeziaren igoera (23 milioi baino gehiago dira pertsona langabetuan Europar Batasunean), ongizate estatuaren egoeraren larritasuna eta, laburbilduz, kohesio soziala eta EB-eko kalitate demokratikoa oso eskasa da.

Nire ustetan beharrezkoa da Europar Batasunak hainbat neurri hartzea ekintza espekulatibo hauek geldiarazteko eta, aldi berean, defizit publikoa saneatzeko gizartearen ongizatean pentsatuz.


Hiritar europear bezela, eskatzen dut:

  • Ekintza-delitu hauek geldiaraztea informazio pribilegiatuaren ondorioa delako. Interesen prezioak eraldatzen dituzte lehen aipaturiko herrialdeen berebiziko zorra eta prima arriskuaren egoera okertuz.
  • Ikerketa publiko eta ireki baten hastapena 16 banku espekulatiboei eta  haiekin lan egin duten kalifikazio agentziei. Delitu eta espekulazioen erantzukizuna dute eta honela horiek aurrera  eramandako ekintzak aztertu egingo lirateke. Ikerketa egiten den bitartean praktika hauek debekatzea berebiziko garrantzia edukiko  du.
  • Banku handien eta transakzio finantziarioen etekinentzat zerga bat ipintzea betiere etekin izugarri horiek birbanatzeko defizit publikoak garbituz.
  • Larrialdi  handienarekin, BCEri euro eremuko herrialdeen zor publikoak eskuratzea ahalbidetzea (eurbonoen bidez). Honela interesen menpe  dagoen merkatu espekulatibo eta zor publikoko arrisku primak sahiestuko lirateke. 
  • Behingoz debekatu aseguruen merkatu espekulatibo, opaku eta klandestinoa (cds). Banku Estatu Batuarrak dira hauek kontrolatzen dituztenak, krisia sortarazi dutenak eta honakoa zabaldu dutenak Estatu Batuetako zabor-hipoteken bidez 2007an. Gainera, azken urte honetan herrialde periferikoen zorrarekin espekulatzen ari dira.


Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkizut eskainitako arretarengatik.
Besterik gabe, ordezkari izateko zure alde botoa eman dutenekiko errespetua eskatu nahiko nizuke. 



Hona hemenurodiputatuen email-en zerrenda.


izaskun.bilbaobarandica@europarl.europa.eu, pilar.delcastillo@europarl.europa.eu, alejandro.cercas@europarl.europa.eu, ricardo.corteslastra@europarl.europa.eu, agustin.diazdemera@europarl.europa.eu, rosa.estaras@europarl.europa.eu, santiago.fisasayxela@europarl.europa.eu, carmen.fragaestevez@europarl.europa.eu, josemanuel.garcia-margalloymarfil@europarl.europa.eu, iratxe.garcia-perez@europarl.europa.eu, eider.gardiazabalrubial@europarl.europa.eu, salvador.garrigapolledo@europarl.europa.eu, luis.degrandespascual@europarl.europa.eu, enrique.guerrerosalom@europarl.europa.eu, cristina.gutierrez-cortines@europarl.europa.eu, sergio.gutierrezprieto@europarl.europa.eu, esther.herranzgarcia@europarl.europa.eu, maria.irigoyenperez@europarl.europa.eu, carlos.iturgaizangulo@europarl.europa.eu, teresa.jimenez-becerril@europarl.europa.eu, oriol.junquerasvies@europarl.europa.eu, veronica.lopefontagne@europarl.europa.eu, juanfernando.lopezaguilar@europarl.europa.eu, antonio.lopezisturiz@europarl.europa.eu, miguelangel.martinez@europarl.europa.eu, antonio.masiphidalgo@europarl.europa.eu, gabriel.mato@europarl.europa.eu, jaime.mayororeja@europarl.europa.eu, i.mendezdevigo@europarl.europa.eu, emilio.menendezdelvalle@europarl.europa.eu, willy.meyer@europarl.europa.eu, francisco.millanmon@europarl.europa.eu, maria.munizdeurquiza@europarl.europa.eu, raimon.obiolsigerma@europarl.europa.eu, andres.perellorodriguez@europarl.europa.eu, teresa.rieramadurell@europarl.europa.eu, carmen.romerolopez@europarl.europa.eu, raul.romevairueda@europarl.europa.eu, joseignacio.salafranca@europarl.europa.eu, antolin.sanchezpresedo@europarl.europa.eu, francisco.sosawagner@europarl.europa.eu, ramon.tremosa@europarl.europa.eu, alejo.vidal-quadras@europarl.europa.eu, luis.yanez@europarl.europa.eu, pablo.zalbabidegain@europarl.europa.eu, maria.badiacutchet@europarl.europa.eu, pablo.ariasecheverria@europarl.europa.eu, pilar.ayuso@europarl.europa.eu, josefa.andresbarea@europarl.europa.eu, ines.ayalasender@europarl.europa.eu
Eskuminak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario